Dakizuenez gaur Ortuellan euskal jaia ospatu dogu. 10:45ean inguru herriko eskola biko irakasle, ikasle eta guraso Otxartaga parkean elkartu gara. Gela bakoitzak egin duen ormairudia kokatu du. Bai ormi¡airudi politak egon direla!
Gero bai Otxartagako 6.mailako ikasleak , bai San Felixekoak bertso batzuk bota dituzte eta guztiok "Euskaldunak euskeraz" abestia kantatu dugu.
Hau amaitu ondoren gu Haur hezkuntzako umeak Gorbeia aretora joan gara PATATA TROPIKALA taldearen "Amona Joxeparen istorioak" ikuskizuna ikustera. Gu, hiru urteko umeak lehenengo aldiz joaten ginela Gorbeia aretota bai primeran portatu gara bidetik.
Otxartagako parkean lehen hezkuntzako guztiak gelditu dira DJ XAIBORekin dantzatzera.
Oso ondo pasatu dogu eguna eat hori demostratzeko hemen dituzue argazki batzuk.
Visit My Photos - 67 Pics | ||
ORTUELLAKO EUSKAL JAIA |
Asko gustatu zaigunes ikuskizuna adi-adi egon gara ikusten.